Gabonetako ekintzak antolatzeko bilera, urriaren 7an

2015/09/30

Azken urteotan Udalak hartu du bere gain Jaiotza eta Kabalgata antolatzeko ardura, eta horretarako Zumaiako talde eta herritarren laguntza izan du. Udalaren baliabideez eta norbanakoen lakidetzatz aparte, iaz ekitaldiak antolatu eta koordinatzeko ardura elkarteren batek hartzeko beharra ikusi zuen; eta aurten ere hori da helburua. Lan horren truke Udalak diru laguntza emango lioke talde horri. Guzti hori horrela, Kultura Departamentuak guzti horretaz hitze egiteko bilera deita egiten die talde eta elkarteei urriaren 7rako, 19:00etan, Alondegian. Gai horren inguruko informazio gehiago nahi duenak Alondegia Kultur Etxera jo dezake: 943 86 10 56 edota kultura@zumaia.eus-en bidez.