Gabonetako ekintzetan lagundu nahi dutenentzat deia
Gabonetako ekitaldiak antolatzeko lanetan aurrera egiten ari dira antolatzaileak, eta Zumaiako Udalaren Kultura Sailetik bilera ireki bateko deialdia egin dute, jarduera horiek aurrea egiteko herritarren parte hartzea ezinbestekoa delako. Bilera astelehenean, azaroaren 30ean, egingo da 19:00etatik aurrera Alondegian. Bertara etorri ezin duenak, baina abenduaren 24ko jaiotzan, urtarrilaren 4an eskutitzak jasotzean eta urtarrilaren 5eko kabalgatan, era batera edo bestera, laguntzako prest denak, Kultur Sailarekin harremanetan jarrita ere izango du laguntzeko aukera: 943861056 / kultura@zumaia.eus



