Gabonetako ekintzetan laguntzeko deia herritarrei

2014/11/24

Zumaiako herritarrei aurten ere Gabonetako ekitaldietan lagundu eta parte hartzeko deialdia egin nahi die Zumaiako Udalak. Gabonetako ekintzetan laguntza eskaintzeko aukera eta nahia dutenen herritarrekin bilera egingo da Alondegian azaroaren 25ean, 18:30ean. Bilerara etortzerik ez, baina parte hartu nahi dutenek deitu edo emaila bidal dezakete: 943861056 kultura@zumaiakoudala.net helbidera.