Gabonetako ekitaldiak antolatzeko herriko taldeei deialdia

2018/10/31

Bi hilabete baino gutxiago gelditzen dira jada Gabonetan murgiltzeko eta bide horretan, Zumaiako Udala, jada hasia da jai egunetako ekitaldiak antolatzen. Horretarako, herriko taldeen laguntza eskatu du. Interesdunek azaroaren 13a bitartean eman ahal izango dute izena Alondegia kultur etxean, 943861056 telefonoan edota kultura@zumaia.eus helbide elektronikoan.

Jada bi hilabete baino gutxiago gelditzen dira Eguberriak iristeko eta Zumaiako Udala hasia da dagoeneko antolakuntza lanetan.

Ohikoa den bezala, Jaiotzak, erregeentzat karta-jasotzeak, eta urtarrilaren 5eko Kabalgatak osatuko dute, besteak beste, ekintza egitaraua. Urtero, ekitaldi horiek aurrera eramaten herriko talde eta norbanako ugarik hartzen dute parte, baina antolaketan laguntza eskainiko duen talde handi baten beharra ere badugu. Lan guztiak kultur eta turismo sailetako ordezkariekin batera zehaztu eta burutuko dira.

Laburbilduz lankidetza beharko da ondorengo ekitaldiak antolatu eta aurrera eramateko:

  • 24 arratsaldean Jaiotza
  • 4ean Erregeen pajeekin batera haurren kartak jasotzea
  • 5ean: Jaiotza Eusebio Gurrutxaga plazan, eta Kabalgataren prestaketa eta ibilbide osoan laguntza

 
Izena emateko epea:

Azaroaren 13a bitartean, Alondegia kultur etxean. 943861056 / kultura@zumaia.eus. 

Izen ematearen arabera taldeei bilera batera dei egingo zaie eta beharrezko azalpenak emango zaizkie. Taldeen arteko zozketa bilera horretan egingo da.
 
Nor aurkez daiteke?

Zumaiako herriaren edota bere biztanleen onurarako, kirol, kultur edo gizarte mailan, etekin ekonomiko propiorik gabe, modu iraunkorrean lan egiteko eratu diren elkarteak.
Elkarte hauek Udalak herriko taldeen artean diru-laguntzak emateko onartutako oinarri berak bete beharko dituzte (Gizarte Segurantzarekin eta Ogasunarekin zorrik ez dutela ziurtatu).