Gabonetako ekitaldietan laguntzeko herriko taldeei deialdia

2019/10/24

Aurtengo Gabonetan ere herritarren parte hartzea eskatzen duten ekitaldiak izango dia: jaiotza, erregeentzat karta-jasotzea eta kabalgatak.

Zumaiako Udaleko Kultura eta Turismo Sailek Gabonetako ekitaldietan laguntzeko deialdia egin dute. Ekimenak posible izateko talde handi baten beharra azpimarratu dute. Aurtengoan ere, hiru ekitaldietarako beharko dute laguntza:abenduaren 24ko jaiotzan, urtarrilaren 4ko erregeen pajeekin karta-jasotzean eta urtarrilaren 5eko jaiotzan eta kabalgatan.

Horretarako, elkarteei egiten die deialdia luzatu dute Udalaren izenean. Elkarte horiek Udalak herriko taldeen artean diru-laguntzak emateko ordurako onartutako oinarri berak bete beharko dituzte (Gizarte Segurantzarekin eta Ogasunarekin zorrik ez dutela ziurtatu).

Gabonetako lan guzti horiek Kultura eta Turismo Sailetako ordezkariekin batera zehaztu eta burutuko dira. Interesa duten elkarteek urriaren 31 bitartean eman beharko dute izena Alondegia kultur etxean, 943 86 10 56 telefonora deituta edo kultura@zumaia.eus helbidera mezu bat bidalita.

Izen ematearen arabera taldeei bilera batera dei egingo zaie eta beharrezko azalpenak eman. Taldeen arteko zozketa bilera horretan egingo da.