Gabonetako erakusleiho lehiaketa antolatu du Zumaiako Merkatari eta Ostalaritza elkarteak

2018/11/21

Irabazleak herritarrek aukeratuko dituzte eta 2 sari banatuko dira, lehenengoak 200 euroko erosketa bonoa eskuratuko du eta bigarrenak 100 eurokoa. Ekimen honen helburua da tokiko merkataritza eta ostalaritza indartzea eta bultzatzea eta herritarrak Gabonetako erosketak herrian egitera animatzea.

Eguberrien atarian herriko saltokiek ahalegin berezia egiten dute beren lokaletako erakusleihoak apaintzeko eta horiek Gabon giroan murgiltzeko. Herritarrek eskertzen duten esfortzu hori saritzeko antolatu du GERTU Zumaiako Merkatari eta Ostalaritza Elkarteak Gabonetako erakusleiho lehiaketa. Saltokiek saridun izateko aukera izango dute, baina baita bozkatzen duten herritarrek ere.

HERRITARRENTZAT SARIA: “Gau bat gozatzeko” smartbox-a kaxa

Gabonetako erakusleiho ederrena saritu nahi du elkarteak eta  horretarako  herritarren partaidetza ezinbestekoa da. Hori dela eta, bozkatzen duten guztien artean:

 “Gau bat gozatzeko” smartbox bat zozkatuko du merkatari eta ostalari elkarteak. (Paradore batean gau bat + afaria+ gosaria barne direlarik)

Lehiaketan parte hartzeko Oxford aretora edo Turismo Bulegora jo beharko dute herritarrek beren botoa ematera. Pertsona bakoitzak, gehienez bi boto emateko aukera izango du.

BALDINTZAK eta SARIAK

Lehiaketa honetan parte hartzeko hauek dira bete beharreko oinarriak:

  1. Lehiaketa hau Zumaiako establezimendu guztientzat zabalik dago (elkartekideak eta gainontzeko guztiak).
  2. Izen-ematea:  Turismo Bulegoan (943 14 33 96 – turismoa@zumaia.eus).
  3. Izen-emate datak:  Azaroaren 22tik - 30era
  4. Erakusleihoek gutxienez abenduaren 10etik 30era bitartean egon beharko dute apainduta.
  5. Irabazleak, herritarren botoekin erabakiko dira. Boto gehien dituzten 2  establezimenduak  izango dira irabazleak.
  6. Bi sari banatuko dira:  Irabazleak 200 euroko erosketa bonua eskuratuko du eta 2. lekuan gelditzen denak, berriz, 100 eurokoa.
  7. Sari banaketa 2018ko abenduaren 31ean egingo da BIKO LASTERKETAKO sari banaketarekin batera.

Zalantzarik izanez gero, jar zaitez harremanetan honako kontaktuen bitartez:

Turismo bulegoa:  943143396 - turismoa@zumaia.eus

Merkatari elkartea:  638004576 - zumaiaelkartea@gmail.com

Anima zaitez parte hartzera!!!