Gabonetako kanpaina berezia antolatu du GERTU Zumaiako merkatari eta ostalaritza elkarteak, bere 20. urteurrena dela eta

2018/12/11

Gaur bertan hasiko den kanpaina abenduaren 31a bitarte luzatuko da eta zozketa bereziak, erosketa bonoak eta erakusleiho lehiaketa izango ditu bere baitan. Udalak, nahiz, GERTUk, tokiko merkataritza eta ostalaritza indartzeko eta bultzatzeko, herritarrak Gabonetako erosketak herrian egitera animatzea dituzte.

Gabonak oso gertu dauzkagu dagoeneko eta aurten, bere 20. Urteurrena dela eta, GERTU Zumaiako Merkatari eta Ostalaritza Elkarteak Gabonetako kanpainan ahalegin berezia egingo du. Kanpaina gaur bertan hasiko da, abenduak 11, eta urte amaierara arte luzatuko da.

Kanpaina honen baitan lau ekimen antolatu ditu elkarteak:

  1. ZOZKETA BEREZIA: bertan jokoan ,  5000€ jarriko dira:   1000€ ko erosketa bono bat eta 500€ko 8 erosketa bono. Parte hartzeko Zumaiako establezimenduetan erosketak egiterakoan txartel bat bete beharko da. Urtarrilean jakingo dugu nortzuk diren irabazleak.
  2. EROSKETA BONOAK,  TURISMO bulegoan egongo dira salgai, abenduaren 11tik aurrera. 35€ ordainduta 50€ko balea jasotzen da GERTU elkarteko dendetan erabiltzeko. Pertsonako bono bat erosi daiteke . Erabiltzeko datak abenduaren 11tik 31ra.
  3. OSTALARIEK ere izango dute beraien zozketa berezia,  abenduaren 17tik abenduaren 21era, egunero zozketatuko da elkarteko taberna eta jatetxeetan xanpain botila batek eta 2 ardo botilak osatzen duten lotea.
  4. Aurretik iragarri bezala, ERAKUSLEIHO LEHIAKETA izango da aurten ere. Botoa ematen dutenen artean "SMARTBOX" kaxa bat zozketatuko da (2 lagunentzako: hotel gau bat+ afaria+ gosaria)