Gabonetako zozketa merkatarien eskutik

2009/12/16

Abenduaren 26ra bitartean Merkatarien Elkarteko dendetan erosketak egiten dituztenen artean egingo dute zozketa.

 

Herriko merkatarien Zumaia Elkarteak Gabonetako kanpaina bultzatu nahi du bezeroen artean. Hori dela eta, abenduaren 26ra bitartean erosketak egiten dituzten guztien artean 300 euroko balioa duten 10 erosketa txartel zozkatuko ditu.

Zumaia Elkarteko txartelarekin ordaintzen dutenak zuzenean sartuko dira zozketan, eta esku-dirutan ordaintzen dutenek, berriz, papertxo bat bete eta dendan bertan izango den kutxan sartu beharko dute.

Zozketa, abenduaren 28an, egingo da eta 300 euroko txartelok Elkarteko dendetan aldatu ahal izango dira urtarrilaren 5a bitartean.