Gaikako bilketaren inguruko bigarren bilera, gaur poligonokoekin
Herritarrak gaikako bilketaren eta hondakinen kudeaketaren inguruan dagoen arazoaren inguruan informatzeko bilerak egiten ari da Udala. Gaur, hilak 18, egingo da bigarren bilera, 19:00etatik aurrera Alondegian. Gaurkoan, poligonoan eta inguruko auzoetan bizi diren herritarrekin bilduko dira udal arduradunak.



