Gaikako bilketaren inguruko lehen bilera egin zuen atzo Udalak herriguneko bizilagunekin
Atzo, apirilak 11, Zumaiako Udalak hondakinen kudeaketaren inguruan eta gaikako bilketa sistemaren inguruan informazioa eman eta atez ateko sistemaren inguruan herritarrek dituzten kezka eta galderei erantzuteko lehen bilera egin zuen. 60 bat herritar izan ziren lehen bilera horretan, eta Iñaki Agirrezabalaga alkatearen azalpena entzun ondoren, galdera erantzunetarako tartea ireki zen. Datorren asteazkenean, hilak 18, Udalak poligonoko bizilagunekin egingo du bilera. 19:00etatik aurrera Alondegian emango dituzte azalpenak Udal arduradunek.



