Gaixotasun mentala duten pertsonen familiarrentzako ikastaroa
Martxotik maiatzera bitartean izango da Zarautzen.
Nahasmen mentala duen pertsona baten arreta edo elkarbizitza zeregin zaila izan daiteke, eta batzuetan, familia arteko giroa egoera kaotiko batera eraman dezake, eta familia arteko harremanak ezegonkortu. Gaixotasun mentalei buruz ikasteko eta elkarbizitza hobetzeko helburuarekin, AGIFESek Urola Kostan gaixotasun mentala duten pertsonen familiarrentzat edo zaintzaileentzat ikastaro bat antolatuko du.
Noiz: Martxoak 28, apirilak 17, maiatzak 2, 15, 29
Ordutegia: 18:15etik 19:45era.
Non: Zuberoa 22, ZARAUTZ.
Izen-ematea: AGIFESen 943474337 edo Udaleko Gizarte Zerbitzuan.



