Gaixotasun mentala duten pertsonen familientzako ikastaroa

2012/02/13

Ikastaroan interesa duten pertsonek udaletxeko Gizarte Zerbitzuekin jarri behar dute harremanetan.

Nahasmen mentala duen pertsona baten arreta edo elkarbizitza zeregin zaila izan daiteke, eta batzuetan, familia arteko giroa egoera  kaotiko batera eraman dezake familia arteko harremanak ezegonkortuz. Gaixotasun mentalei buruz ikasteko eta elkarbizitza hobetzeko helburuarekin, AGIFESek, Urola Kostaldean gaixotasun mentala duten pertsonen familiarrentzat edo zaintzaileentzat ikastaro bat antolatuko du.

Ikastaro hori egiteko interesa baduzu, edo informazio gehiago nahi izanez gero, Udalaren Gizarte Zerbitzuetara joan edo 943 86 22 00 deitu dezakezu.