Lankidetza eta gizarte-sentsibilizazio programak eta ekintza humanitarioak egiteko diru laguntza eskaera egiteko epea ireki da

2010/11/19

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren euskarazko bertsioan akatsa izan da, eta 15 eguneko epea dago diru-laguntza eskaera egiteko, eta ez 30 aldizkarian jartzen duen bezala.

 

Zumaiako Udaleko Gizarte Zerbitzuen Sailak garapen bidean dauden herrialdeetan lankidetza programak, gizarte sentsibilizazio programak eta ekintza humanitarioak diruz laguntzeko oinarriak onartu berri ditu. Hori horrela, gaurtik hasi eta 15 eguneko epea dute interesatuek beren eskakizunak egiteko. GAOren euskarazko bertsioan eta ordenantzan, akats bat dago epeak zehaztean. Izan ere, gaurtik hasi eta 15 eguneko epea dago laguntzak eskatzeko, eta ez 30 eguneko txostenean zehazten den bezala.

Eskakizun horiek Gizarte Zerbitzuetan (Brankan) edo udaletxeko sarreran entregatu daitezke datozen 15 egunetan. Oinarriak ikusteko klikatu hemen.