Garnati Minstrels taldeaz gozatu ahal izango da Musika Jaialdiko 5. jardunaldian

2009/08/05

Musika Antigua taldeak 'V.I.T.R.I.O.L.' diska aurkeztuko du gaur (asteazkena) 22:00etatik aurrera San Jose komentuan. Biharkoan, Txatarreria Keaton taldeak eskeinita, zinema eta musika zuzenean nahasten dituen ikuskizuna izango da

 

Atzo (asteartea) Joaquin Asiain tenorra & Littmann Quintett taldeak eskeinitako 'El género escénico' kontzertuaren ostean, Garnati Minstrels musika antigua taldearen txanda iritsi da. Alejandro Gomez (tronpeta naturala), Victor Lopez (sakabutxea), Juan Paulo Gomez (organo positiboa) eta Jose Luis Lopez-Mingo perkusionista barrokoak osatutako taldeak 'V.I.T.R.I.O.L.' diska aurkeztuko du San Jose komentuan gaueko 22:00etatik aurrera.

 

Zinema ulertzeko era bati omenaldia

Bihar (osteguna) aldiz, Txatarreria Keaton taldearen emanaldiaz gozatu ahal izango dugu 22:30etik aurrera Ondartxo Plazan. Taldeak berak dioen bezala, zinema ulertzeko era bati omenaldi apala da kideek egiten dutena. Buster Keatonek interpretatutako eta zuzendutako filmen hautaketa baten emanaldi batez, antzineko usadioen arabera gau-bilera eder bat pasatzera gonbidatzen du taldeak. Arturo Blascok, Nika Bitchiashvilik, Alex Ruiz de Azuak eta Bingen Mendizabalek zuzenean inprobisatzen dute 20. hamarkadako urte zoroetan errealizatutako filmen hautaketa baten soinu-banda.