Gaur hasiko dira Narrondoko Kristobal Deunaren jaiak

2011/07/08

Gaurtik igandera bitartean izango dira festak Narrondon, eta ekitaldi ugari izango dira auzoan.

 

Gaurtik igandera bitartean Kristobal Deunaren jaiak ospatuko dira Narrondo auzoan. Asteburuan, beraz, ekintza ugari izango dira auzoko festak alaitzeko. Hona hemen egitaraua:

 

Uztailak 8, ostirala

20:00etan: Zuziriak jaien hasiera adieraziz. 

22:00etan: Mus, Partxis eta eskoba txapelketak. 

 

Uztailak 9, larunbata (Kristobal Deunaren Eguna)

10:00etan: Zuziriak.

10:30ean: Zestoako Idikaitz Txistulari Taldea.

11:00etan: Herri meza, 'kotxeen bedeinkazioa'. Ondoren, Toldopean auzoko jubilatuentzat hamaiketakoa. 

17:00etan: Ume jolasak, jarraian txokolatada.

21:00etan: Afari herrikoia Etxeko Janariak enpresak prestatuta. Ondoren, Egan taldearekin dantzaldia. Eta jarraian, DJon-en emanaldia. 


Uztailak 10, igandea

07:00etan: Diana auzoko gidariekin. 

13:30ean: Sardina eta sahieski jana, trikitilariekin. 

18:00etan: Herri kirolak eta Gorriti bere animaliekin.