Gaur 10:00etatik 13:00etara kostako bidea itxita izango da
'8 apellidos vascos' filmaren grabaketa dela eta, gaur, hilak 12, kostako N-634 errepidea itxita izango da. Beraz, Meagas gainetik desbideratuko da trafikoa. Arratsaldean ere, 13:00etatik 20:30ak bitartean errail baten mozketak izango dira aldizka, eta Ertzaintza egongo da trafikoa bideratzen. Ostiraletik irekita dago bidea, Foru Aldundiko teknikariek itsasoak sortutako zuloaren konponketa nagusiak bukatu ostean. Hala ere, oraindik zenbait egunetan, momentu batzuetan itxita izango da.



