Gaur, 15:00etan, Berdintasun Foro irekia izango da
Bilera irekia da, eta berdintasuna helburu duen orok har dezake bertan parte.
Gaurkoan bilduko da Berdintasun Foroa. Hilero egin ohi duen bezala, bilera egingo du gaurkoan ere, eta herritar orok har dezake parte bertan. Foro horrek nola funtzionatzen duen ikusi, eta bertako kide izan nahi duenak, gaur Alondegira agertu besterik ez du. Bestela, nahikoa du Berdintasun Sailarekin edo foroko kideren batekin harremanetan jartzea.
Eginbeharra
2010ean sortu zenetik, gizartean eta, batik bat, Zumaian gizon eta emakumeen berdintasuna ahalbidetuko duten baldintzak bermatzeko lanean ari da. Hori lortzeko, herriko bizimoduko arlo ezberdinetan (kulturan, politikan, kirolean, ekonomian…) emakumeen parte hartzea bultzatu nahi du. Azken finean, berdintasun politikak bultzatuz gizartea eraldatzea du helburu foro honek. Lan horretarako oinarri Udalak osatuta duen Berdintasun plana dut.



