Gaur, 19:00etan, ez-ohiko plenoa
Besteak beste, hizkuntza politika orokorraren inguruan hitz egingo dute.
Gaur, apirilak 17, ez-ohiko plenoa izango da Udalean. Honako gai hauek aztertuko dituzte udal agintariek:
1. Aurreko bileretako aktaren onarpena, bidezko bada: (2012.01.26)
2. Hirigintza
2.1. Zumaiako 17 HA-Artadiko 17/3 EU-ko 4E partzelari eta 17/2 EU-ko 1.1 eta 1.2 partzeletan eraikiko diren 15 etxebizitzei udal etxebizitza tasatuen behin-behineko kalifikazioa onartzea, bidezko bada.
2.2. Zumaiako 17 HA-Artadiko O17/3 EU-ko 4E partzelako eta 17/2 EU-ko 1.1 eta 1.2 partzeletako 15 udal etxebizitza tasatu esleitzeko oinarriak onartzea, bidezko bada.
3. Euskara
Hizkuntza politika orokorrari onarpena ematea, bidezko bada.



