Gaur, 19:00etan ohiko plenoa izango da

2013/02/28

Besteak beste Ardantzabiden egingo diren etxeak Udalak eta enpresa eraikitzaileak adostuta saltzeko oinarri arautzaileak izango dira aztergai.

1. Aurreko bilerako aktaren onarpena, bidezko bada (62. zbkia - 2013.01.31).

2. Batzorde informatzaileen ordezkoak izendatzea.

3. Hirigintza

3.1.Hirugarren sektorekoa izatetik etxebizitzetarakoa izatera aldatzeko jarduerak arautzen dituen ordenantzaren lehen aldaketari hasierako izaeraz onartzea, bidezko bada. 

3.2. 07 HA-Ardantzabideko 7.1 eta 7.2  partzelatan 32 etxebizitzen  salneurri itunduan esleipena gauzatzeko oinarri arautzaileak onartzea, bidezko bada.

 

4. Gizarte Zerbitzuak

Droga-mendekotasunen eta beste mendekotasun psikologikoen tratamenduetara joaten diren pertsonentzat banakako diru-laguntza ekonomikoak erregulatzen dituzten arau espezifikoak onartzea, bidezko bada.

 

5. Eskari – galderak