Gaur, 19:00etan udalbatzarra egingo da
Hiru mozio aztertuko dira gaurko plenoan.
Gaur, otsailak 24, ohiko plenoa izango da Zumaiako udaletxean. Hona hemen plenoko gai ordena:
1 . Aurreko bilerako aktaren onarpena, bidezko bada: (2011.02.10)
2. Proposamenak:
2.1. Inkomunikaziorik ez! Torturarik ez! Udal talde mistoak aurkezturiko mozioa.
2.2. Atxilotuak izanez gero Euroaginduaren bidez Espainiaratuak izateko arriskuan diren 8 gazteen inguruan Udal talde mistoak aurkezturiko mozioa.
2.3 Udal web orriari buruzko eskaera, EAJ-PNV, Alderdi Sozialistako Udal taldekideak eta Pilar Etxabe zinegotziak aurkezturiko mozioa.
3. Eskari eta galderen tartea.



