49 batel ariko dira lehian batel estropadan
Aurten, 49 batelek hartuko dute parte Olarro Eguneko koadrilen arteko batel estropadan. Ez da gaztetxoen arteko lehiarik izango, ez baita inor apuntatu, izan ere aurreko urteetan apuntatu ohi zirenak, aurten helduen lehian hartuko dute parte. Nabarmentzekoa da, estropadan emakumeek inoiz baino presentzia handiagoa izango dutela. 13 batel emakumez osatuak izango dira, inoiz baino gehiago, eta emakume zein gizonez osatuak ere izango dira. Gaur 19:30ean batel estropadan parte hartuko duten taldeek bilera egingo dute Turismo bulegoan, eta ezinbestekoa da talde bakoitzeko ordezkariren batek parte hartzea. Argibideak emateaz gain, zozketa ere egingo da. Larunbatean 10:00ak aldera hasiko da lehia eta goiz osoan luzatuko da; izan ere aurten mareak medio, goizez bakarrik egingo da lehiaketa.
Txandak ikusteko klikatu hemen.



