Gaur abiatuko da Zumaiako X. 7ko futbol txapelketa
34 taldek eman dute izena eta Aita Mariko futbol zelaian jokatuko dituzte partiduak.
Gaur, osteguna, abiatuko da Zumaiako koadrilen arteko X. 7ko futbol txapelketa. Udaleko Kirolen sailetik azaldu dutenez, 34 taldek eman dute izena aurtengo lehiarako eta partiduak belar artifizialeko futbol zelaian jokatuko dituzte. Gaur hasita, ekainean eta uztailean egunero lau partidu jokatuko dira, bi 19:30ean eta beste bi 20:30ean hasita.



