Gaur, abuztuak 6, kontzertu barrokoa Musika Jaialdian
El Canto de Orfeo taldeak antzinako musika jorratzen du, zehazki XVII. mendeko musika instrumentala. Maila goreneko musikariek osatzen dute, guztiak ikasketa eta eskarmentu handikoak antzinako musikaren alorrean. Gaur, abuztuak 6, osteguna, 20:00etatik aurrera eskainiko dute kontzertua komentuan.
Kideak
- LEONOR DE LERA - Zuzendari artistikoa eta biolin barrokoa
- RODRIGO CALVEYRA - Flauta eztia, cornettoa
- DANIEL GARAY - Perkusioa
- GUSTAVO GARGIULO - Cornettoa
- JOSEP MARIA MARTI - Tiorba, gitarra barrokoa
- MARIA ELENA MEDINA - Viola da Gamba
- ARIEL RYCHTER – Klabezina
“La voce dello strumento”
Berpizkundetik Barrokorako bidean, XVI. mendetik XVII.era alegia, eraldaketa sakona egon zen arte munduan, eta baita musikan ere. Ordura arte instrumentuak giza ahotsaren laguntzaile eta imitatzaile hutsak ziren, huraxe baitzen instrumentu bakar eta gorena. Baina garai honetan instrumentuak bihurtu ziren protagonista.
"La voce dello strumento" (Instrumentuaren ahotsa) egitarauak XVII mendean musika instrumentalak izan zuen gorakada islatzen du, Italian garai horretan sortu ziren lan apartak ardatz hartuta.
"LA VOCE DELLO STRUMENTO"
1- S. Rossi: Gagliarda detta "La Narciso"
2- M. Uccellini: Aria quinta sopra "La Bergamasca"
3- T. Merula: Canzona "La Treccha"
4- D. Castello: Sonata quarta
5- A. Falconiero: Ciaccona
6- S. Rossi: Sinfonia Grave a 5
7- G. Frescobaldi: "Se l'aura spira"
»pausa»
8- T. Merula: Ballo detto Eccardo
9- T. Merula: Canzone "La Lusignuola"
10- M. Cazzati: Capriccio sopra 7 note
11- S. Rossi: Sonata sesta sopra l'aria di Tordiglione
12- F. Rognoni: Pulchra es amica mea
13- L. Viadana: Canzon per cornetto e violino in risposta
14- S. Rossi: Gagliarda detta "La Norsina"
BIS: Sinfonie + Moresca de L'Orfeo di Monteverdi



