Gaur, abuztuak 8, opera ikusteko aukera paregabea

2013/08/08

Musika Jaialdiaren baitan, gaur La tendre Amour-‘La Serva padroma’ opera izango da ikusgai eta entzungai 22:00etatik aurrera Aita Mari zinema aretoan.

TALDEKIDEAK

 

Sara Rosique – Serpina

Pau Bordas – Uberto

Adrián Schvarzstein – Vespone eta taularatzea

Adriana Alcaide – biolin liderra

Iranzu Zuasti – II. biolina

Lola Fernández – biola

Nicolas Verhoeven– biolontxeloa

Esteban Mazer - klabezina

 

Pau Bordas

Bartzelona jaio zen eta Maria Dolors Aldearekin ikasi zuen kantua,  Àngel Solerrekin pianoa eta ganbera-musika eta Xavier Joaquímekin perkusioa.

 

1993ean bigarren saria irabaz izuen “Juventudes Musicales de España” kantu lehiaketan.

 

1994tik 1996ra Londreseko Royal  Academy of Music eskolani kasi zuen Mark Wildman, Iain Ledingham, Robert Spencer eta Paul Esswood, maisuekin, amaieran Advanced Diploma lortu zuen merituekin. Aldi berean,  Londreseko Guildhall School of Music and Drama eskolan Performer´s Diploma ere lortu zuen. Robert Tear, Joan Pons, Paul Schilawsky eta Kemal Khanen eskutik eskola magistralak jaso ditu.

 

Kataluniako Palau de la Músican Cor de Cambran  kide izan da Jordi Casas zuzendariarekin, Bartzelonan  Festival de Música Antigako koruan ere parte hartu du Philippe Herreveghe zuzendariarekin, Al Ayre Español Eduardo López Banzorekin eta Capella Reial  de Catalunyan Jordi Savall zuzendariarekin. Gustav Leonhart, Nigel Rogers, Christopher Hogwood, Josep Pons, Josep Prats, Ernest Martínez Izquierdo, Lazlo Heltay, Salvador Brotons, James Ross, Juanjo Mena, Edmon Colomer, Alberto Zedda, Rinaldo Alessandrini , Manel Valdivieso, Josep Vicent , Fabio Biondi, Monica Hugget,  Andrea Marcon eta  Eduardo López Banzo maisuen zuzendaritzapean ere lan egin du.

             

Dido and Aeneas, L´incoronazione di Poppea, La Serva Padrona, Apollo e Dafne, Acis Galatea e Polifemo, Giulio Cesare, Die Zauberflöte(Papageno), Così fan Tutte (Guglielmo), Il barbiere di Siviglia (Bartolo), Divinas Palabras, 1714 Món de Guerres opera horietan guztietan ere parte hartu du.

 

Oratorioan, besteak beste, honako hauek interpretatu ditu, Vespro Monteverdirena, Pasioa San Joanen arabera, Pasioa San Mateoren arabera. Gabonetako Oratorioa, Magnificat ,Bachen Meza Nagusia Gran Misa en Si minorrean, Bachen  11,40,78,80, 106,111,140, 158 i 212 kantatak; Mesias, Judas Machabeus, Händelen Alexander´s Feast de; Meza Do minorrean, Mozarten Réquiema;  Kreazioa, Nelson Meza, Paukenmesse,  San Nikolas Meza,Jesusen azken zazpi hitzak, Santa Xixili Meza, Ana Erreginaren urteurreneko Oda Haydnen Kreazio Meza; Fantasía, Meza Do maiorrean eta Behethovenen bederatzigarrena; Si b Meza Schubertena; Mendelsohnen 115 Salmoa eta Elias de; Brahmsen Réquiem; Fauréren Réquiem; Durufléren Réquiem;  Sravinskyren Meza; Fallaren El Retablo del Maese Pedro; On Kixoteren hiru kantak Ravelena; Teruelgo maitaleak Bretónena; Lindbergen hegaldia Kurt Weilena; Pesebre  Pau Casalsena.

 

Bakarlari gisa ere abestu du, ondorengo orkestrekin, besteak beste:

Ciutat de Barcelona orkestra, Teatre Lliure orkestra, Sabadelleko Orkestra Sinfonikoa, Granadako Orkestra Sinfonikoa, Kataluniako Orkestra Barrokoa. Illes Balears orkestra, Teatro de la Zarzuela orkestra, Sevillako Orkestra Sinfonikoa, Sevillako Orkestra Barrokoa, Bilboko Orkestra Sinfonikoa, Andorrako Orkestra Nazionala, Madrilgo Erkidegoko Orkestra, Amsterdameko perkusionista, Bartzelonako perkusionista, Veneziako Orkestra Barrokoa, Concierto Español, Europa Galante, eta Endellion laukotea.


Sara Rosique

Sanlúcar de Barrameda-n jaio zen, Cádiz-en. Hiri horretan bertan hasi zen biolin-ikasketak egiten, eta gero Sevillara aldatu zen. Han, Kantu espezialitatea egin zuen, Manuel Castillo Musika Kontserbatorio Nagusian, Rosa Mª de Alba-rekin, eta notarik gorenaz lortu zuen titulua.

 

Ikasketa ofizialekin batera, hainbat maisuren eskolak jaso ditu, hala nola hauenak: Carlos Hacal, Ana Luisa Chova, Manuel Cid, Robert Expert, Miguel Zanetti, Mª Grazia Schiavo eta Roberto Scandiuzzi. Horrez gainera, ahots-teknika eta estiloa hobetzeko hainbat ikastarotan ere parte hartu du; ikastaro horien artean, hauek nabarmentzen dira: Callosa d’en Sarriá-ko Musikaren Goi mailako Hobekuntzarako Nazioarteko XV. Ikastaroa, Kantarientzat; Aracenako Antzinako Musikaren XIII. Erakusketa; Tarragonako Nazioarteko V. Musika Ikastaroa; eta Iruñeko French Festival izenekoa, Eduardo López Banzo-ren zuzendaritzapean.

 

Musikadun hainbat antzezpenetan ere jardun du; besteak beste, Verdiren Macbeth-en eta Simon Boccanegra-n, Pucciniren Madame Butterfly-n, Massenet-en Manon-en, Schreker-en Der ferne klang-en, Belliniren La sonnambula-n, Beethovenen Fidelio-n, Guerreroren La rosa del azafrán-en, Bretón-en La verbena de la Paloma-n, Sorozábalen La tabernera del puerto-n, eta Purcell-en Dido and Aeneas-en; eta Serpina-rena egin du Pergolesi-ren La serva padrona-n, Cupido-rena Blow-ren Venus and Adonis-en, lehen damarena Mozarten Txirula magikoa-n, bai eta musikaren musarena eta ninfarena ere Monteverdi-ren Orfeo-n.

 

Era berean, oratorioetan eta lan sinfonikoetan ere parte hartu du, hala nola hauetan: Mendelssohn-en Paulus, Gounod-en Gallia, Elgar-en Gerontius-en ametsa, Bach-en Nekaldia San Mateoren arabera, Vivaldi-ren Gloria, Mozarten Koroatze ekitaldirako meza eta Do minorreko meza, Haydn-en Stabat Mater, Beethovenen Bederatzigarren sinfonia, Verdiren Requiema, Orff-en Carmina Burana (bakarlari), Saint-Saëns-en Eguberrietako oratorioa, Mahler-en Bigarren sinfonia, eta Rutter-en Requiema.

 

Gainera, kolaboratzaile-lanak egiten ditu hainbat elkartetan. Hona hemen nabarmenenetako batzuk: Armoniosi Concerti (Juan Carlos Rivera), Scala Çeleite (Andrés Cea), Capella de Ministrers (Carles Magraner), Folengo (Aníbal Soriano), La Grande Chapelle (Albert Recasens), Artefactum (Álvaro Garrido), Archivo 415 (Walter Reiter) eta Música Liberata (Calia Álvarez). Halaber, hainbat errezitaldi ere ematen ditu, pianoz edo beste ganbera-talde batzuez lagunduta. 2010. urtetik duoa osatzen du Alberto Plaza gitarristarekin, eta Espainiako nahiz atzerriko hainbat hiritan jardun du harekin.

 

Rosiqueren azken emanaldien artean, hauek ditugu nabarmenenak: Literes-en Hasta lo insensible adora izeneko lanaren estreinaldian parte hartu zuen, Armoniosi Concerti-rekin, eta “ura” eta “egunsentia” izan zen egile beraren Los elementos lanean, Le tendre amour taldearekin, Esteban Màzer zuzendariaren eta Adrián Schwarzstein zuzendari eszenikoaren aginduetara.

 

 

Adrian Schvarzstein zuzendari eszenikoak badu argentinarretik, italiarretik eta espainiarretik.

 

Besteak beste, clowna, aktorea, eta zirku- eta antzerki-zuzendaria da Adrian, eta denek aitortzen diote arte-kreatibitate handia bere ekoizpenenetan. Lan horietan, erabat murgilduta egon ohi dira bai artista bai ikusleak.

 

Commedia dell´arte generoan ere aritua da. Dario Fo-ren ikasle izan zen Italian. Eta hain zuzen genero horretan izandako ibilbidea dela-eta garatu ditu kale-antzerkiko bere ikuskizun unipertsonalak, bere-berea duen estilo horrekin eta bere karismarekin.

 

Zirkua du alorrik kuttunenetako bat. Sortzaile, zuzendari eta antzezle da, Circus Klezmer-en  eta Call me Maria ikuskizunean, adibidez; eta munduko hiri nagusietan ibili da haiekin. Belgikako Ronaldo zirku entzutetsuarekin ere mundu osoan zehar ibili da zenbait urtetan, ikuskizunetan bere nortasun artistikoa eta freskotasuna garatuz beti.

 

Adrianen kale-antzerkiko proiektu nagusiak hiru ikuskizun hauetan biltzen dira: The Greenman, The Bed eta Dans. Urteak daramatza ikuskizun horiekin, eta arrakasta handia lortzen du beti jaialdi ospetsuenetan.

 

Denbora luzez ikuskizunak eszenaratzen jardun zuen Tel Aviveko Operan, eta han sortu zitzaion bere pasio handietako bat: musika eta eszena-lana. 2008an, Banchieri-ren Txalupa lanaren eszenaratzea zuzendu zuen; Gabriel Garrido izan zen musika-zuzendaria Holandako Reisoper-en lan horretan.

 

Le Tendre Amour taldean aktore, zuzendari eta kolaboratzaile nagusia izan da hainbat proiektutan, taldearen sorreratik bertatik, eta elkarrekin ekoitzi izan dituzte proiektu horiek, hala nola C.G. Lidarti-ren Esther, J.J. Rousseau-ren Le Devin du Village, G.B. Pergolesi-ren La Serva Padrona eta, duela gutxi, A. de Literes-en Los Elementos.

 

Adrianek hainbat sari irabazi ditu bere lan-ibilbidean zehar; besteak beste, honako hauek: Miramiro Prize, 2008an (kale-antzerkiko 'Kamchatka' bere taldearekin); Ernst Prize, Graz-eko (Austria) La Strada jaialdian; eta Zirkolika Prize, 2010ean, antzerki-zuzendari onenari emana.

 

Ensemble Le Tendre Amour

Luis XIV.aren garaian Frantziako aretoetan nagusi izandako gai batek, Le Tendre Amour delakoak, eman zion izena, eta giro berezia ere bai, musikari-talde honi. XVII. eta XVIII. mendeetako lanak aztertzen, ikertzen eta interpretatzen dihardute, gaur egungo entzuleentzat oso modu iradokitzailean. Katy Elkin, Adrian Alcaide eta Esteban Mazer dira taldearen zuzendari eta antolatzaileak, eta Bartzelonan du egoitza taldeak, bertako kideak munduko hainbat lekutakoak badira ere.

 

Le Tendre Amour taldea gogotik saiatu da hasiera-hasieratik ezohiko programak sortzen, betiere musika hori adin eta mota guztietako jendeari helarazi nahian. Azken urteotan, ganbera-operarekiko interesak bultzatuta interpretatu dituzte hainbat obra: C.G. Lidarti-ren Esther, Parisko “Musée d´art et d´histoire du Judaïsme” delakoak ekoitzia; Graz hirian aurkeztu zuten, eta halako arrakasta izan zuen, 2009an hiri horretako Styriarte jaialdiak J.J. Rousseau-ren Le Devin du Village ekoiztea erabaki baitzuen. 2011n Pergolesi-ren La Serva Padrona ekoitzi zuten Bartzelonan, eta ondoren, Literes musikagilearen Los Elementos, antzinako musikako Trigonale jaialdian, Austrian. 

 

Le Tendre Amour taldea hainbat jaialdi entzutetsutara aurkeztu da, Alemanian, Frantzian, Ameriketako Estatu Batuetan, Austrian, Kroazian, Bulgarian, Eslovenian eta Espainian. 2008an, interpretazio onenaren saria eman zioten Le Tendre Amour taldeari, Kroaziako Varazdin Baroque Evenings Festival jaialdian, bere musika judu barrokoaren programagatik, eta 2012an berriz ere sari bera jaso zuen, A. de Literes musikagile espainairraren Los Elementos operarengatik.

 

Hona hemen parte hartutako jaialdietako batzuk: Styriarte Festival (Austria), Festival de Musique Ancienne de Sablé (Frantzia), Varazdin Baroque Evenings Festival (Kroazia), Güldener Herbst Festival (Alemania), eta Boston Sohip (AEB).

 

 

Frantziako eliz kantaten programa bat ere grabatu du taldeak, K617 diskoetxe entzutetsuarekin: Le Passage de la Mer Rouge. 2011. urtetik, zenbait urtetarako kontratua du sinatuta Holandako Brilliant Classics diskoetxearekin, hainbat grabazio egiteko. 2013ko apirilean, R.D. de Bousset musikagilearen Cantates Spirituellesetan oinarritutako azken diskoa merkaturatuko dute.