Gaur 'An education' filma Udako Zinema Zikloan
Ostegunean, berriz, 'Green zone' filma botako dute.
Aurreko ostegunean hasi zen Udako Zinema Zikloa Malditos bastardos pelikularekin, eta aste honetan beste bi film botako dituzte Aita Mari zinema aretoan. Gaur, Lone Schergif zuzendariaren An education filma botako dute Ostarrena zine klub taldekoek, 22:30etatik aurrera. Ostegunean, berriz, Green zone filma izango da ikusgai.
Hurrengo astean, aurtengo Udako Zinema Zikloko azken bi filmak botako dituzte; asteartean, Up in the air, eta ostegunean La celda 211 izango dira ikusgai.



