Gaur (asteartea) egingo da parte-hartzean oinarritutako aurrekontuen hirugarren bilera

2009/10/13

Basadi, Aita Mari, Alai eta Puntanoetako bizilagunei zuzenduta egongo da. 19:00etan hasiko da eta Branka Gizarte Zerbitzuen zentroan egingo da. Ostegunean, Narruondo, Artadi, Oikia, Estazioa eta Jadarreko bizilagunen txanda izango da.

 

Zumaiako Udalak datorren urteko aurrekontuak modu parte-hartzailean lantzeko erabakia hartu du bigarren urtez jarraian. Gaur (urriak 13, asteartea) egingo da hirugarren bilera eta Basadi, Aita Mari, Alai eta Puntanoetako bizilagunei zuzenduta egongo da. 19:00etan hasiko da bilera eta Branka, Gizarte Zerbitzuen zentroan egingo da.


Gaurko saioaren ondoren, ostegunean, hilak 15, emango zaio jarraipena prozesuari. Izan ere, ostegunean laugarren bilera egingo da; kasu honetan, Narruondo, Artadi, Oikia, Estazioa eta Jadarreko bizilagunen txanda izango da. 


Auzokako bilera horien ondoren, arlokako bilerak egingo dira. 


Parte-hartzean oinarritutako aurrekontuen inguruko informazio gehiago hemen.