Gaur (asteartea) hasi eta abenduaren 7a bitartean kobratuko da zabor bilketako tasa
Jendaurrean jarri dira zabor bilketaren tasa eta laugarren hiruhilekoari dagokion azokaren errolda. Erreklamazioak aurkezteko hilabeteko epea izango da.
Gaur (azaroak 3, asteartea) hasi eta abenduaren 7a bitartean kobratuko da zabor bilketako tasa. Lau hiruhilekotan banatuta kobratzen da zabor bilketaren tasa urtean zehar eta orain kobratuko dena, hirugarren hiruhilekoari dagokiona izango da.
Zabor bilketaren tasaz gain, laugarren hiruhilekoari dagokion azokaren errolda ere jendaurrean jarri dute udaletxeko bulegoetan. Ezadostasunak adierazteko epea hilabetekoa izango da eta Udaletxeko Sarrera Erregistroan aurkeztu beharko dira.
Zerga eta tasen egutegia kontsultatzeko egin klik hemen.



