Alberto Gorritiberearen 'Arriya' filmaren aurkezpen berezia egingo dute ostiralean Aita Marin

2011/08/24

Ostiralean Alberto Gorritiberearen 'Arriya' filma estreinatuko da Zumaian, eta Gorritiberea bera izango da filmaren aurkezpenean. Pelikula ikusi ostean, zuzendariarekin hitz egiteko aukera egongo da. Zinema astearen barruan kokatuta dago ekitaldia.

Martxan da zine astea, eta gaur El mundo según Barney filma emango dute. Ostiralean, gainera, emanaldi berezia izango da, Alberto Gorritibera herritarraren Arriya filma estreinatuko baita Zumaian bertan, eta zuzendaria bera aretoan egongo baita.

Hona, jarraian zine astean emango diren filmen zerrenda:

Emanaldiak 22:30ean izango dira, Aita Mari zineman.

-          Asteazkena 24: El mundo según Barney.

-          Osteguna 25: Midnight in Paris.

-          Ostirala 26, larunbata 27, igandea 28 eta astelehena 29: Arriya.