Gaur (astelehena) hasiko da 'Zinema Txiroaren Zikloa' Zumaian
Jaialdia ostegunera arte luzatuko da. Gaurkoan bost pelikula ikusteko aukera egongo da, 19:00etan hasiko da saioa Aita Marin.
Mugarik gabe elkarteak antolatutako 'Zinema Txiroaren zikloa' gaur (urriak 26, astelehena) hasiko da Zumaian. Ostegunera bitartean hainbat herrialdetako pelikulak ikusteko aukera izango da. Gaurkoan, bost film eskainiko dituzte: Los elefantes nunca olvidan (Venezuela), La deseada Justicia (Kuba), La hipocresia del deseo (Espainia), Nasija (Espainia) eta La maltratada historia de María (Espainia). 19:00etan hasiko da saioa, Aita Mari zineman.
Zinema txiroa baliabide ekonomiko gutxirekin baina kalitate artistiko handiz ekoitzitako zine alternatiboa da. Zinema txiroko filmek hainbat arazo sozial lantzen dituzte eta herritarrak modu egokian informatu eta arazo sozialei buruz era kritikoan hausnartzea dute helburu.
Ostegunera arte iraungo du zine zikloak. Gaur 19:00etan hasiko da saioa, hurrengo egunetan, berriz, 21:30ean eta filme guztiak Aita Mari aretoan eskainiko dituzte.
Hauxe da datozen egunetarako egitaraua:
URRIAK 26, astelehena – 19:00ean
- Los elefantes nunca olvidan
- La deseada Justicia
- La hipocresia del deseo
- Nasija
- La matratada historia de María
URRIAK 27, asteartea – 21:30ean
- Invierno en Bagdad
- Carretillas driver
- Las niñas y los niños ante la inmigración
URRIAK 28, asteazkena – 21:30ean
- El viaje de Said
- Hiyad
- Revolución azul
- Mohsen makes film
- Voyage en sol majeur
URRIAK 29, osteguna – 21:30ean
- Trabajo infantil en Nablús
- Las Cruces poblado próximo



