Gaur, azaroak 2, 19:00etan Plan Estrategikoa osatzeko lehen bilera herritarrekin
Pasatu den adituen bi bilerarekin ekin zitzaion ‘Biharko Zumaiarako boga 2015-2015 Plan Estrategikoa’ garatzeari. Adituen bi bilera horietan, lurralde antolamendua eta garapen ekonomikoa aztertzen aritu aztertzen aritu ziren luze eta zabal. Herritarren lehen bilera, gaur, azaroak 2, astelehenean, 19:00etan Alondegiko Oxford aretoan izango da, eta garapen ekonomikoa izango dute aztergai. Zumaiako Udalak herritar oro gonbidatu nahi du bilera horretara.



