Gaur bertan hasiko dira segurtasuna bermatzeko lanak egiten
Segurtasuna bermatu asmoz, badezpada Juan Belmonte kaleko 51. zenbakia hustea erabaki da
Juan Belmonteko 51 zenbakiko etxebizitzaren ondoko mendi hegala behera etorri da goizaldean. Goizean goizetik udaletxeko teknikoak hegala aztertze lanetan ari dira, eta segurtasun neurri gisa, 51 zenbakiko etxebizitzak behin-behinean hustea erabaki da, eta bertako bizilagunak senide eta lagunen etxeetan izango dira.
Pixkanaka-pixkanaka oraindik ere malda behera dator, eta beste zati txiki batzuk ere erortzeko arriskua dago oraindik. Horregatik, ingurua itxita dago. Beraz, Zumaiako Udalak seinaleak errespetatu eta zintarekin itxita dauden guneetara ez sartzeko eskatzen die herritarrei.
Zumaiako Udalak obrak gaur bertan hastea aurreikusten du. Datozen orduetan ekarriko dute garabia, eta erortzear dauden hegal zatiak bota ostean manda finkatzeari ekingo diote. Asteburuan ere lanean segituko dute herritarren segurtasuna bermatu bitartean.



