Gaur bilduko da Berdintasun foroa
19:00etan udaletxean da hitzordua.
Gaur bilduko da, berriro, Zumaiako Berdintasun foroa, 19:00etan Zumaiako udaletxean. Foro hori maiatzean sortu zen, eta hilero biltzen dira. Foro horretara bereziki gonbidatuta daude emakumeen taldeetako ordezkariak, berdintasuna helburu duten taldeak, eta talde egituraturik ez, baina gaian interesa duten herritarrak.
Foro honen funtzioak, besteak beste, honakoak dira:
- Berdintasun planerako proposamenak egin, eta planaren jarraipena eta kontrola egitea.
- Zerbitzuari aholkularitza eman eta proposamenak egitea.
- Berdintasun planaren ezarpenaren jarraipenean parte hartzea.
- Iritziak eman eta analisirako gaitasuna lantzea.



