Gaur bukatuko da Olarru Egunean lan egin nahi duten taldeentzat izena emateko epea

2012/08/21

Gaur 14:00ak arte dute Olarro Egunean lan egin nahi duten Zumaiako irabazi asmorik gabeko taldeek. Irailaren 15ean izango da aurtengo Olarru Eguna eta izena ematen duten taldeek txosnan nahiz herri bazkarian lan egiteko aukera izango dute. Talde bakoitzari zein lan egitea egokitu zaion jakiteko, gaur, arratsaldeko 19:00etan bilera izango da Alondegian, eta komenigarria da talde bakoitzetik ordezkari bat behintzat joatea.