Gaur eta bihar ate irekiak haurreskoletan

2012/04/25

Haurreskolak Partzuergoko herriko bi haurreskoletan ate irekien saioak izango dira gaur eta bihar. haurreskoletako izena emateko epea maiatzaren 2tik 11ra izango da, baina aurrez gurasoei haurreskolak ikusteko aukera eskaini nahi die. Gaur, hilak 15, Eskola Txikia haurreskolan 17:00etatik 18:00etara bitartean izango dira ate irekiak, eta Arrangoleta haurreskolan, berriz, bihar, apirilak 26, 17:00 etatik 18:00etara bitartean. Informazio gehiago wwww.haurreskolak.net webgunean.