Gaur eta bihar Emakumeen Osasunaren Aldeko Ekintzen Nazioarteko Egunaren harira zaintzaren inguruko jardunaldiak

2015/05/28

Zumaiako Udalak eta Berdintasun Foroak antolatutako bi saioak 18:00etatik aurrera Brankan izango dira

Zumaiako Udalak eta  Zumaiako Berdintasun  Foroak zaintzaren inguruan jardunaldia antolatu dute hilaren bukaerarako.  Isabel Otxoak eta ASADE elkarteak hausnarketak, ideiak eta pentsatzeko eta ekintzarako estrategiak azalduko dituzte emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde.

 

Horregatik guztiagatik, Udalak, hain zuzen, Berdintasun Sailak eta Berdintasun Foroak,  maiatzaren 28an eta 29an, Brankan, arratsaldeko 18:00etan egingo diren saioetara gonbidatu nahi ditu herritarrak.

 

 Saioak: 

•   Maiatzak 28: zaintza lanei buruzko azterketa teorikoa. Isabel Otxoa: EHUko irakaslea eta Bizkaiko etxeko langileen elkarteko kidea (euskaraz).

 

•   Maiatzak 29: TAILERRA:  ZAINDU ZEURE BURUA.  Zaintzaren ondorioak, genero ikuspegitik. Eukene  Pardo Carasa. ASADE elkartea, GUNEAko kidea eta Donostiako Udaleko berdintasunerako emakumeen kontseiluko kidea (gaztelaniaz).

 

 

Emakumeek zaintzaile izateagatik bere bizitzetan bere gain hartzen dituzten kostuak oso handiak dira, osasun ikuspegitik, bizi kalitatearen ikuspegitik, garapen profesional eta lanaren ikuspegitik, harreman sozialen ikuspegitik, baliabide ekonomikoen ikuspegitik, eta berezko denboraren ikuspegitik.