Gaur, etxean konpostajea egiten ikasteko bigarren ikastaroa
Gazteleraz izango da, 19:00etan Sagarbide Herri Eskolan.
Zumaiako Udalak martxan jarritako Konpostaje Kanpainaren barruan, ikastaroak antolatu dira kanpainan izen eman duten guztiei edo interesa duten guztiei zuzendua. Lehen saioa pasatu den larunbatean izan zen, euskaraz. Bigarrena, gazteleraz, gaur egingo da 19:00etan Sagarbide Herri Eskolan. Ikastaroak Urko Magerrek emango ditu, eta ikastaroan, bertan, konpostontziak eta konpost-gidak banatuko dira.
Ekimenean parte hartu nahi baduzu, oraindik ere garaiz zaude. Ikastaroan parte hartzeko, jarri harremanetan Zumaiako Udalaren Ingurumen Sailarekin, 943 86 50 33 zenbakiaren bidez, edota, konpost@zumaiakoudala.net helbidera idatzita.



