Gaur ez da grabatuko 'Arriya' Zumaian
Gaurko partez bihar izango dira berriro herrian.
Atzoko grabaketa egunaren ostean, gaur ziren berriro grabatzekoak Arriya filma Zumaian. Baina azkenean, bihar izango dira berriro herrian. Izan ere, gaur arratsaldean hilerrian grabatzekoak ziren, baina grabaketa orduan hileta dago, eta beraz, egun bat atzeratuko dute grabaketa eguna. Gaur, beraz, Zestoan izango dira, eta bihar eta larunbatean berriro Zumaian.
Bihar arratsaldean grabatuko dute Zumaiako hilerrian, beti ere hiletarik ez bada. Afal ostean, berriz, San Juan Iturrian egingo dute grabaketa. Larunbatean, parrokian izango dira lanean.



