Gaur hasi da zaborraren eta azokaren zergen kobrantza

2010/05/03

Zabor bilketako lehenengo hiruhilabetekoari dagokiona izango da, eta azokarena, berriz, bigarrengo lauhilabetekoari dagokiona.

 

Gaur (maiatzak 3, astelehena) hasi du Udalak zaborraren eta azokaren zergen inguruko kobrantza. Bi zergei dagozkien erroldak ikusgai egon dira udaletxeko bulegoetan eta orain kobrantza abiatuko da; ekainaren 7a bitartean egingo da bi zergen kobrantza. 

Lau hiruhilekotan banatuta kobratzen da zabor bilketaren tasa urtean zehar eta orain kobratuko dena, 2010eko lehenengo hiruhilekoari dagokiona izango da.

Zabor bilketaren tasaz gain, 2010eko bigarrengo hiruhilekoari dagokion azokaren tasa kobratuko da.

Zerga eta tasen egutegia kontsultatzeko klikatu hemen.