Gaur (ostirala) hasi dira Basadi kaleko bidegorria asfaltatzen
Datorren astean oinezkoen zubiaren eta anbulatorioko plazaren arteko hiritartze lanei ekingo diete.
Gaur (irailak 11, ostirala) hasi dituzte Basadi kaleko bidegorria asfaltatzeko lanak. Goizean hasi dute asfaltatzea eta gaur bertan bukatzea aurreikusten dute. Bidegorriak Basadi kale osoa hartuko du, Sagarbidetik hasi eta Pantxita Etxezaharreta kaleraino.
Datorren astean oinezkoen zubiaren eta anbulatorioko plazaren arteko hiritartze lanei ekingo diete. 671.421 euroko aurrekontua dauka anbulatorio inguruaren hiritartze proiektu osoak eta urrirako lan guztiak amaituta izatea aurreikusten da.



