Gaur hasiko da zinema sozialaren zikloa
Gaurtik ostegunera bitartean izango da zikloa; gaur, 'Trece pueblos en defensa del agua' izango da ikusgai
Gaur hasi eta ostegunera arte zine sozialeko zikloa egingo da Lankidetza Astearen barruan. Mugarik Gabek antolatuta, Amerikako herri indigenen errealitatea ezagutzeko aukera izango proeiktatuko diren lau dokumentalen bitartez. Gaur, Trece pueblos en defensa del agua izango da ikusgai.
Saio guztiak Aita Mari aretoan, izango dira 19:00etatik aurrera.
Egitaraua:
Abenduak 13, astelehena
'Trece pueblos en defensa del agua (63min.)
Abenduak 14, asteartea
El velo de Berta' (73min.)
Abenduak 15, asteazkena
'Soy defensor de la selva' (23min.). Gonbidatua: Santiago Morales, Ekuadorko indigenen mugimenduko buruzagia.
Abenduak 16, osteguna
'El segundo desembarco: multinacionales españolas en America Latina'(43min.). Gonbidatua: Tania Martinez, OMAL multinazionalen begiralekuko kidea.



