Gaur hasiko dira Santelmoetako haurren danborradako entseguak
Gaur 18:30etan izango da haurren lehen entsegua, komentuan. Danborradan parte hartu nahi dutenek ikastetxean edo entseguan bertan eman dezake izena. Helduen tanborradako entseguak datorren astean hasiko dira, hilaren 22an, baina aurrez otsailaren 20an, 20:00etan Alondegian bilera egingo da, besteak beste, zuzendari berri bat bilatzeko edo hautatzeko.



