Gaur, herri-aurrekontuak osatzeko bigarren bilera

2011/11/23

18:30etatik aurrera Udaleko arlo bakoitzeko teknikariak bere Departamentuaren berri emango dute. Herritarrek informazioa jaso, eta aurreko bileretan bezala, ondoren lan taldeetan bildu eta eztabaidatzeko aukera izango da.

 

Gaur, 18:30etan, 2012ko herri-aurrekontuak osatzeko bigarren bilera egingo da. Gaurkoan, bi atal izango ditu, alde batetik, departamentu bakoitzeko hainbat datu emango dituzte udal-ordezkariek proiektu eta arlo desberdinen inguruan, herritarrek ahalik eta informazio gehien izan dezaten. Beste aldetik, herritarren iritziak, kezkak eta proposamenak jasoko dira. 

Arloz arloko informazioa jaso ostean, herritarrak lan-talde txikitan bilduko dira aurreko bileran bezala. "Talde horietan, herritarrek askatasunez eta baldintzarik gabe eztabaidatu dezaten, zinegotziok ez dugu parte hartzen", azaldu du Maitane Agirre Parte hartze zinegotziak. Gaiak lan talde horietan hitz egin edo eztabaidatu ondoren, azken plenario egingo da. Hor zinegotzi, herritar eta teknikariek beren kezka eta zalantzak plazaratu eta proposamenak egiteko aukera izango dute. "Bigarren bilera hau, oso garrantzitsua da, proposamenak egiteko informazioa hemen jasoko baitute. Informazioa jaso ondoren, ziur gaude herritarrek askoz ere proposamen osatuagoak egingo dituztela", gaineratu du Agirrek. 

Aurrekontuak herritarrekin osatzeari garrantzia handia ematen dio Udal Gobernuak: "Herritarrek nolako herria nahi duten jakiteko, eta dituzten proposamenen berri izateko bide oso egokia da prozesu hau", azaldu du Agirrek. 

Lehen lan-saioa
Lehen bilera aurreko asteazkenean egin zen: "Giro oso ona sortu zen, eta joan ginenok oso gustora egon ginen", dio Agirrek. Hala ere, bilera horretan parte hartu ez zuten herritarrak ere hurrengo bileretan parte hartzera animatu nahi ditu: "Udalak herritarrekin egin nahi du aurrera, eta horretarako beharrezkoa da herritarrek prosezuetan parte hartzea", dio Agirrek.