Gaur Herrira mugimenduaren kontra egindako operazioaren inguruko oharra, Udal Gobernuak

2013/09/30

Zumaiako Udal Gobernuak gaur goizean Herrira mugimenduaren kontra eginiko operazioa salatu nahi du, eta operazio horretan atxilotutako Nagore Garcia zumaiarrari eta bere gertukoei babes osoa azaldu nahi die. Hala, Garcia lehenbailehen aske gelditzeko eskatzen du, giza eskubideen defentsan aritzea ez delako delitua. Herrira mugimenduak giza eskubideen alde egiten duen lana berretsi nahi du, eta Udal Gobernuak bere konpromisoa azaltzen du, besteak beste, Euskal Herriaren gatazkaren konponbidean eta Euskal preso politikoen eskubideen defentsan lan aktiboan segitzeko. Gaur, 19:30etatik aurrera Kofradiatik abiatuta mobilizazioak izango dira.