Gaur, herritarrekin bilduko da Udal Gobernua Beheko Plazaz aritzeko
Asteartean egin zuen Udal Gobernuak bertako merkatari, ostalari eta elkarteekin Beheko Plazaren inguruko lehen bilera. Gaur, herritar guztiei zabaldua izango da bilera. Bertan, epe motzean Beheko plaza txukuntzeko egingo diren lanen inguruko informazioa azaltzeaz gain, etorkizuneko asmoen inguruan hausnartu eta ideiak tartekatzeko aukera ederra dute herritarrek. Gaur 19:00ean, Torreberriko estalpean da zita, lehen azalpenen ondoren, Hogarreko bigarren solairuan jarraituko du bilerak.



