Gaur, Hilabete Morearen baitan 'Mujer y discapacidad' hitzaldia
Martxoaren 8aren baitan antolatutako ekintzen baitan, gaur Malen etxearekin elkarlanean antolatuta, 'Mujer y discapacidad' hitzaldia izango da 18:30etatik aurrera, Alondegiko Oxford aretoan. Areto horretan bertan, Errenteriako Xenpelar zentroko emakumeen Patchwork lanen erakusketa ere ikusgai dago hilaren 24ra arte.



