Gaur, hirigintza eta zerbitzuak eta ingurumen arloko bilerekin, 2013ko Herri-aurrekontuak osatzeko bileren bigarren buelta hasiko da
Gaur, 19:30ean, Hirigintza eta zerbitzuetako bilera izango da Alondegian, eta Ingurumenekoa udaletxean. Udal Gobernuak herritarrak bilera horietan parte hartzera animatu nahi ditu.
Zumaiako Udalak orain bi aste jarri zuen abian 2013ko Herri-aurrekontuan herritarren parte hartze bidez prozesua. Azken bi asteotan, arlokako bilerak egin dira, eta zinegotzi nahiz teknikarien eskutik informazioa jaso eta zalantzak argitzeko aukera izan dute.
Behin informazioa izanda, bigarren bilera hauetan, udaleko ordezkariek, herritarrekin elkarlanean, aurrekontu proposamen baten zirriborroa osatuko dute. Arlo bakoitzeko proposamena, ondoren, Udal Gobernuak aztertuko du.
Egitaraua:
Bilera guztiak 19:30etan izango dira, turismo eta merkataritza arlokoa izan ezik.
Urriak 22
Hirigintza eta zerbitzuak (Alondegia)
Ingurumena (udaletxea)
Urriak 23
Euskara eta Hezkuntza (Alondegia)
Gizarte zerbitzuak (Branka)
Urriak 24
Kirola (udaletxea)
Turismo eta merkataritza (Alondegian, 20:00etan)
Urriak 29
Kultura (Alondegia)
Berdintasuna, gaztedia, aniztasuna eta parte hartzea (udaletxean)



