Gaur, ikasturteko lehen plenoa izango da
19:00etatik aurrera, besteak beste, Azis Alberdi Bilduko zinegotziaren ordezkoa izango den Peru Fernandez-Arroiabek zinegotzi kargua hartuko du.
1. Peru Fernandez-Arroiabe Txapartegik, Bildu taldearen zinegotzi kargua hartzea.
2. Ogasuna.
2.1. Zumaiako Udalaren 2012ko kontu orokorrak onartzea, bidezko bada.
2.2. 8. kreditu aldaketatik aurrera gaur egunerarte 2013ko aurrekontuetan eman diren kreditu aldaketak jakinaraztea.
3. Hirigintza
3.1. Irizpenak:
3.1.1. Udal etxebizitza tasatuen ordenantzan sartzeko klausula berria onartzea, bidezko bada.
3.1.2. 07- HA-Ardantzabideko 7.1 eta 7.2 partzelatan etxebizitzen –udal salneurri tasatuan- zozketatik suertatutako etxebizitza soberakinak esleitzeko erregistro iraunkorra irekitzea eta etxebizitzen onuradun izateko baldintzen aldaketa onartzea, bidezko bada.
3.1.3.- Zumaiako arau subsidiarioen laugarren aldaketari, 19 H.A. Oikia, behin betiko onartzea, bidezko bada.
4. Eskari – galderak



