Gaur, LOMCE legeari buruzko mahaingurua izango da Alondegian

2013/05/22

Maria eta Jose ikastetxeak eta Argia eta Baleike aldizkariek LOMCE hezkuntza legearen inguruko mahaingurua antolatu dute Udalaren laguntzarekin. Mahaingurua gaur izango da, 19:00etatik aurrera Alondegiko Oxford aretoan. Bertan parte hartuko dute Juanjo Arrizabalaga Bilduko legebiltzarkideak, Jone Berriozabal EAJko legebiltzarkideak eta Jon Aramendia (PSE-EE) 2009-2012 bitartean Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza eta ikerketa departamentuko pertsonal kudeaketako Zuzendariak.