Gaur, Musika Jaialdiaren baitan, piano kontzertua izango da

2015/08/04

Iñaki Salvador eta Itziar Barredok 'Johann Sebastian Jazz' izenburupena eskainiko dute 20:00etatik aurrera Aita Marin kontzertua.

Itziar Barredo eta Iñaki Salvador-ek beren pianoak aurrez aurre ipintzen dituzte elkarrekin hartu-eman bidaia bati hasiera emateko. Musika klasiko eta jazzean espezializaturik elkar antzematen dira, lehenik eta behin, etiketarik gabeko musikaren zale porrokatuak direlako; eta, batez ere, pianoaren  teklatuarekin egin daitekeen musika oro maite dutelako. Oraingo honetan, honako esperientzia eta esperimentu hau aurkezten dute: bakoitzaren pasioa elkarrizketan ipintzea, Bach eta Jazza. Elkarrenganako errespetu eta miresmenean oinarriturik, eta ekitaldi ondradu eta aberasgarri bat egin nahian, piano aurrean eseriko dira bakoitzaren lengoaia partikular eta pertsonalaren premisa tekniko eta estetikoetatik abiaturik musikaren hizkuntzan mintzatzeko.  Zeregin itzela da Bach eta Jazza bat egitea, baina euren eskuak saio umil eta hurbileko bat bizitzeko gurutzatuko dira, Itziar eta Iñaki soilik, euren buruaz eta latitude eta denboraz hain urrunak diren baina esentzian baturik dauden musiken bidez barne-barneko elkarrizketa bat bizitzeko.