Gaur (osteguna) hasi dira gabonetako argiak jartzen
Aurten ere alokatu egin ditu Udalak eta LED teknologia duten mikrobonbilak dituzte. Bihar piztuko dituzte.
Gabon giroa gero eta nabarmenagoa da herrian. Izan ere, gaur hasi dira gabonetako argiak jartzen eta bihar bertan, gehien-gehienak piztuta izatea aurreikusten da. Aurten ere alokatu egin ditu Udalak eta 19.500 euro inguru kostatu da errenta, BEZa barne.
Diseinu berrikoak dira aurten jarri diren argiak, zumez bilduta daude, eta LED teknologia duten mikrobonbilak dituztenak. Argi hauekin, argindar gutxiago gastatuko da, kontsumo baxuko bonbilak baitituzte.
Abantaila ekonomikoez gain, argi berriek itxura gaurkotuagoa dute eta batik bat, kubo eta bolen formak aukeratu dira. Honako tokietan ari dira jartzen: Amaiako plaza, Aita Mari, Erribera kalea, Amaiako plaza, Basadi kalea, Narruondo, Oikia, Estazioa, Foronda eta Eusebio Gurrutxaga plazan.



